viernes, 9 de junio de 2017




                 Nazioarteko Liburuaren Eguna

Aurten, apirilaren 3tik apirilaren 7ra arte,                   Liburuaren Eguna ospatu genuen gure ikastolan, beti bezala AMPAren laguntzarekin eta ikastolako beste zenbait gurasorekin.



Aukeratu genuen gaia "Xola eta Bernardo Atxaga" izan zen.



Ama batek, liburutegia apaintzeko, Xolaren etxea egin zigun...




LHko 3. mailatik 6. mailaraino "Xola ehizan"liburuxka irakurri genuen eta ikasleek egindako irakurketa grabatu genuen gurasoen laguntzarekin; ikastolan egon ziren goizez eta arratsaldez!!

HHko eta LHko 1. eta 2. mailako umeekin ipuin kontaketa izan genuen; gurasoak etorri ziren klaseetara ipuinak kontatzera.



Txapelketa eta liburu azoka ere izan genuen  azken egunean.
 




 

 Liburutegitik eskerrak eman nahi dizkiogu ikastolako komunitate osoari:
ikasleei, gurasoei eta irakasleei!!
Mila esker guztioi!!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario